IXO grupo - prentsa bulegoa

hizkuntzak

laguntzarako menua

prentsa bulegoa

2009(e)ko iraila JOSEAN MARTÍNEZ ALIJAK, GUGGENHEIM BILBAO JATETXEKOAK, CHEF ATZERRITAR ONENARI SARIA JASO DU

Identità Golose  izeneko egile sukaldaritzari buruzko nazioarteko gida ospetsuak  Chef Atzerritar Onenari saria eman dio Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldariburuari, hirugarren argitaraldian


Gidaren hirugarren argitaraldia dela eta, Martínez Alija Milanera joan da, sari entzutetsu hori Paolo Marchiren eskutik jasotzera. Zalantzarik gabe, sormen handiko chef horren lanaren aitortza da saria. Martínez Alijak bere inguruko gastronomiaren eta produktuen gainean egiten duen interpretazioa fusio oso berritzailea da. Josean Martínez Alijak, gainera, beste chef ezagun batzuen ondoan agertzea lortu du, adibidez: Noma jatetxeko René Redzepiren (Kopenhage) eta y L´Astrance jatetxeko Pascal Barboten (Paris) ondoan.

Identità Golose egile sukaldaritza osotasunean lantzen duen nazioarteko lehenengo gida da. Sukaldariaren nortasunaren, historiaren eta ezagutzaren isla izanik, nabarmentzen hasten diren sukalde guztiei oihartzuna ematen die. Bere filosofia hauxe da: «Buruarekin janaria prestatzen duen chefa da ardatza, bere merkatuak eskaintzen dizkion baliabide onenak erabiltzen dituena, teknologia ezagutzen duena eta, beldurrik izan gabe, jolas eta efektu moduan ere erabiltzen duena, bere lurraldeko gastronomiaren historia ezagutzen duen, baina etorkizunera begiak irekitzen dituen chefa». Identità Golosek sukaldaritzan bere jaiotze urtea kontuan hartu gabe jarduten duten eta garaiari aurre hartzen dioten gazteak estimatzen ditu eta bihar ezagun egingo diren sukaldarien berri ematen digu gaur. Ideia berriak eta chef gazteak.

Identitá Golose proiektua eragin zuen filosofia hori guztiz bat dator Josean Martínez Alijarekin eta berak egiten duen lanarekin. Martínez Alijak ekipo bikaina zuzentzen du eta Guggenheim Bilbao jatetxean egunero aurkezten dituzten proposamenen egilea da. Urteen poderioz, bere egin du ezagutza eta teknika gastronomikoak sakontzeko lanean jarraitutasunez aritu beharraren dogma.

Chef honek bizitzako xehetasun guztiak xurgatuz elikatzen du bere jarduera, sentsazioak transmitituz eta elkarbanatuz, eta orekan, purutasunean eta kalitatean oinarritutako lan jarraibideei jarraiki; ezagutzak norbereganatzeko bidea luzea da, eta hori ondo daki Joseanek.

Martínez Alijak purutasunaren aldeko apustua egin du, inguruko produktuetan exotismoa bilatzen du eta sasoiekiko leial jokatzen du, slow-food mugimenduarekin bat datozen ekoizleekin arituz. Kalitatea da mugimendu horren bereizgarria. Bere plater guztietan, egoera puruenean agertzen dira lehengaiak, funtsezkoak baitira edozer errezeta prestatzeko. Usain, zapore, egitura eta bertute guztiak dituztela, orekatuak izaten dira plater guztiak.
 
Joseanen helburua xumea eta, aldi berean, handinahia da. Ez da gauza makala, gero. Bere platerak dastatzera joaten direnei berritasunak ezagutarazten saiatzen da, hainbat proposamenekin lilurarazten, paregabeko une berezia goza dezaten.

Beraz, chef honi beste omenaldi bat egin diote. Martínez Alijak dio oso hunkituta dagoela eta eskerrak ematen ditu, Guggenheim Bilbao jatetxeko talde osoarentzat pizgarria delako, baita bere lanaren aitortza ere.

zuzeneko sarbideak

taldearen web orriaren menua


Oficina de prensa    Paseo de Francia, 2- 1ºC     20002 Donostia    Gipuzkoa
tel.: +34 943 327 099    fax: +34 943 327 825    email: prensa@ixogrupo.com