IXO grupo - prentsa bulegoa

hizkuntzak

laguntzarako menua

prentsa bulegoa

2010(e)ko urtarrila NI NEU DA KURSAALEKO JATETXEAREN IZEN BERRIA

Bihartik aurrera, urtarrilak 12, Donostiako Kursaal batzar jauregiko jatetxea lanean hasiko da izen berriarekin.
Azken hilabeteotan iragarri bezala, IXO taldeak, Kursaal jauregiko jatetxe zerbitzuen enpresa emakidadun berriak, filosofia bakarra eman dio jatetxe osoari, eta gune gastronomiko-kultural bihurtu du. Zerbitzu osoa da, eta izena ere badu: ni neu.
Bixente Arrietak dioenez –Arrieta Andoni Luis Adurizen bazkidea da IXO taldean– «ni neu-rekin jatorrira itzuli nahi dugu: garen bezalakoak izan eta geure nortasuna erakutsi. Herritar guztientzako jatetxea izan nahi dugu. Herritarrek zerbait ezberdina eta erakargarria aurkitu eta jatetxea, arlo gastronomikoan ezezik, kulturalean eta sozialean ere erreferente bihur dezaten nahi dugu».
ni neu berezko nortasuna duen eta bide berriari konfiantzaz eta esperientziaz ekin nahi dion talde batek osatuta dago. ni neu goi mailako sukaldaritzaren teknika berritzaileenak eta kalitatezko produktuak erabili eta arrazoizko prezioak eskaintzen dituen gastronomiaz gozatzeko leku bat da. ni neu, gogoeta egiteko eta gozatzeko.
ni neu marka berriaren kontzepzioa, grafismoa eta interiorismo lana Santos Bregaña eta Arantza Laspiur buru dituen Laia diseinu tailerrak egin ditu.
Jatetxeak, bi solairuz osatuak, bi eskaintza egingo ditu: eguneroko jatetxea batetik, kalearen mailako solairuan, eta taldeen neurrira prestatutako zerbitzua, bestetik, aldez aurretik erreserbatu beharrekoa, goikoan. Horrez gainera, barrako pintxoei eta plater txikiei eta terraza zerbitzuari eutsiko die.

zuzeneko sarbideak

taldearen web orriaren menua


Oficina de prensa    Paseo de Francia, 2- 1ºC     20002 Donostia    Gipuzkoa
tel.: +34 943 327 099    fax: +34 943 327 825    email: prensa@ixogrupo.com